Bihar goizaldean hasiko dute Marijesiek bederatziurrena
Denis Azkarate ariko da bakarlari bihar, eta taldeagaz, Errenterirantz abiatuko da kantuan. Bakuva elkarteari emango diote azken egunean batutako diruaGabon aurreko bederatziurrena egiteko prest daude, beste urte batez, Gernikako Marijesiak. Bihar goiz...
Denis Azkarate ariko da bakarlari bihar, eta taldeagaz, Errenterirantz abiatuko da kantuan. Bakuva elkarteari emango diote azken egunean batutako dirua
Gabon aurreko bederatziurrena egiteko prest daude, beste urte batez, Gernikako Marijesiak. Bihar goizaldean egingo dute lehen erronda, eta bederatzi goizaldez, herriko kaleak beraien doinuz alaitzen ariko dira.Betiko legez, bakarlariaren eta taldearen arteko elkarrizketa ekarriko dute Marijesiek. Iazko modura, lau bakarlari izango dira aurten ere: Iñaki Gonzalez Abadia, Denis Azkarate Eizagirre, Fernando Astoreka Aranburu eta Jose Antonio Uriarte Itxaso. Egun bakoitzean bakarlari batek parte hartuko du; hala, txandaka abestuko dute.
Bihar goizaldean hasiko dute Marijesiek Gabon aurreko bederatziurrena. Denis Azkarate bakarlari dela, Errenteria auzorantz abiatuko da taldea.
Ibilbidea aldatzen joango diren arren, egunero edukiko dute irteera puntu eta ordutegi bera: Andra Mari elizan batuko dira, 04:00etan.
Hala, handik, Errenteri auzoa bisitatuko dute bihar, 19an eta 23an. Abenduaren 17an eta 21ean, aldiz, Tiloetara joango dira, eta 18an, 20an, 22an eta 24an, azkenik, Lurgorrira. Gernika erdigunean bizi direnek, bestalde, egunero entzun ahal izango dituzte beraien etxeetatik Marijesiak.
Bederatzi egunetan ahotsa nekatu ostean, azken egunean (abenduaren 24an, goizean), diru bilketa egingo dute. Aurten, Bilboko Miribilla auzoan lan egiten duen Bakuva elkarteari emango diote batutako dirua, eta Skooter Bilbainada elkartea izango da hori posible egingo duen bitartekaria.
Bakuva elkartearen helburua bazterketa sufritzeko arriskua duten edota beharrizan larriak dituzten umeak gizarteratzea da; horretarako, askotariko ekintza antolatzen dituzte.