50 urteko historia, argazki erakusketa batean
Mende erdia ospatzen ari da Bermeoko Eleizalde ikastola, eta horren harira hainbat dira antolatu dituzten ekimenak. Hala, aste honetan, argazki erakusketa jarri dute Nestor Basterretxea aretoan. Argazkien bitartez, Eleizalde ikastolaren iragana eta ora...

Mende erdia ospatzen ari da Bermeoko Eleizalde ikastola, eta horren harira hainbat dira antolatu dituzten ekimenak. Hala, aste honetan, argazki erakusketa jarri dute Nestor Basterretxea aretoan. Argazkien bitartez, Eleizalde ikastolaren iragana eta oraina batzen ahalegindu direla diote. Erakusketan denak agertzea posible izan ez bada ere, «argazkietan agertzen ez diren horiek ere ikastolaren ibilbidearen parte direla» gogorarazi gura izan dute. Era berean, lehengo eta oraingo arropak zein materialak ere erakutsi gura izan dituzte. Domekara arte bisita daiteke erakusketa; barikura arte 19:00etatik 21:00etara, eta asteburuan, 13:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.