Seber Altube ikastolak gurasoak martxan jarriko ditu
Ikastolaren mende erdigarrenean, orain arte egindako bidea aztertu, zein puntutan dauden zehaztu, eta aurrera begira norantz jo nahi duten zehaztea du helburu Seber Altubek. Horretarako, hausnarketa prozesua abiarazi du, eta, prozesu horretan, gurasoak...
«Barikuko deialdia familiei zuzenduta dago. Beraiekin lan saio bat egingo da, abiatu dugun hausnarketa prozesuaren barruan beraien kezkak zeintzuk diren identifikatzeko», azaldu dute Ainara Artetxe eta Iraia Saez de la Fuentek. Gurasoa lehena, irakaslea bigarrena, hausnarketa prozesuaren bultzatzaile dira biak. «Martxoan lan saio batzuk eingo ditugu, gai espezifikoak lantzeko. Beraz, aurretiaz identifikatu nahi ditugu aurrera begirako saio horietan landu beharreko gaiak zeintzuk izan beharko liratekeen. Komunitateko eragile ezberdinekin egin dira eta egingo dira saioak, eta familiekin 16an egingo dugu».
Izan ere, diotenez, ikastola osatzen duten agente guztien inplikazioa garrantzizkoa da: irakasle, ikasle eta langileena.
Etorkizuneko bidea arakatzen hasiak dira ikastolan, eta denen parte hartzea garrantzitsua dela diote. «Gurasoak, familiak, ezinbesteko elementua dira edozein hezkuntza proiektu aurrera eramateko», nabarmendu du Artetxek. Horregatik, barikuko saio presentzialean egon ezin duenari galdetegi bat bidaliko diote emailez.
Gabonetako oporretara ikastolako agente guzti horien begirada orokor bat jaso nahi dute, opor ostean lanean hasteko.