'Escolatik Eskolara' liburua herritarren eskura jarri dute Aitor eta Xabier Iturbek
Kultur etxeko Azkue aretoa bete egin dute aurkezpenean ikasle, irakasle, guraso, ikastetxeko arduradun eta herritarrek. Euskararen alde lan egin duten boluntarioak omendu dituzteKultur etxeko Azkue aretoa betebeteta egon zen Lekeitioko Hezkuntzaren his...
Kultur etxeko Azkue aretoa bete egin dute aurkezpenean ikasle, irakasle, guraso, ikastetxeko arduradun eta herritarrek. Euskararen alde lan egin duten boluntarioak omendu dituzte
Kultur etxeko Azkue aretoa betebeteta egon zen Lekeitioko Hezkuntzaren historia kontatzen duen Escolatik Eskolara liburuaren aurkezpenean. Gaur eguneko guraso, ikasle eta irakasleak bai eta ohiak ere, zenbait herritar eta udaleko eta ikastetxeetako ordezkariak batu zituen ekitaldiak.Hasteko, liburua aurkeztu zuten Xabier Iturbe eta Aitor Iturbe idazleek eta koordinatzaile lanak egin dituen Fatima Ziluagak, eta jarraian, esker ona erakusteko asmoz, omenaldia eskeini zieten, liburuak bertan jasotzen duen moduan, lehen bi belaunaldietan euskararen alde lan egin zuten irakasle eta boluntarioei, lore sorta bat eta liburua oparituz.
Herriko dendetan eskura
Ekitaldi hurbil eta hunkigarria izan zen, eta aurkezleez gain, bere kasa ere atera ziren batzuk pasadizoak kontatzera.
Liburua kalean dago jada, eta herriko liburu dendetan eta Lekeitioko Herri Eskoletan egongo da salgai.