Bilboko Lasergunera joateko bidaia antolatu du udalak
MENDATA // Mendatarrek ez dute aspertzeko astirik izango Gabonetan; izan ere, hainbat dira udalak sasoi horretarako antolatu dituen ekintzak. Hala, esaterako, Bilboko Lasergunera joateko bidaia antolatu du 8 eta 17 urte bitarteko herritarrentzat. Hain ...
MENDATA // Mendatarrek ez dute aspertzeko astirik izango Gabonetan; izan ere, hainbat dira udalak sasoi horretarako antolatu dituen ekintzak. Hala, esaterako, Bilboko Lasergunera joateko bidaia antolatu du 8 eta 17 urte bitarteko herritarrentzat. Hain zuzen, abenduaren 28rako jarri dute hitzordua; hala ere, bertaratu ahal izateko, gutxieneko taldea sortu beharko dute, eta, hori horrela dela egiaztatzeko, domeka baino lehen izena eman beharko du interesatuak, Idatze Etxean zein 94-625 72 04 edota 94-625 47 22 telefonoetan.