Memoria historikoaren ikerketa laguntzeko jaialdi solidarioa antolatu dute
Busturiko laia herri mugimenduak antolatuta, memoria historikoa lantzea helburu duten ekimenak eta ikerketa laguntzeko kontzertu solidarioa egingo dute abenduaren 16an.
21:00etan hasita, pintxopotea egingo dute lehenengo. Ostean, 23:00etan hasita, kontzertuak egongo dira Otsozulo Gaztetxean. Tximino, Fita eta Gaton taldeek emango dute kontzertua. Ostean, DJ John Deere arduratuko da musika jartzeaz.
Jaialdiaren antolatzaileek gobidapen zabala egin diete herritarrei elkartasuna adierazteko, eta eskerrak eman dizkie doan joko duten musika taldeei eta laguntza eman dien Busturiko Gazte Asanbladari.