Bake Leku txokoak antolatuta, Gernikazarra Historia Taldeko Alberto Iturriarte eta Alberto Zarrabeitiak hitzaldia emango dute gaur, Elai-Alai aretoan.
Gernikaren jatorria izenburu duen berbaldia 20:00etan hasiko da.
Gaurko hitzaldia Gernikako sorreraren
650. urteurreneko ekitaldien egitarauaren barne dago, eta martxora arte luzatuko den hitzaldi zikloak hartuko duen lehena izango da.