EHEk aurrera begirako proposamenen berri emango du Astran
Gernika-Lumoko Euskal Herrian Euskarazek eguaztenerako deia egin du; hain zuzen, nazio mailan hausnarketa prozesua egin ostean landu duten dokumentuaren berri emango du mugimendu euskaltzaleak bihar. Hala, Astran batuko dira, 19.30ean.Dokumentua bera i...
Dokumentua bera irakurri gura duenak www.euskalerrianeuskaraz.eus webgunean eskuratu dezake.
Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz izenburupean, herritarron parte hartzea sustatzea helburu zuen hausnarketa prozesua burutu du Euskal Herrian Euskarazek. Herritarrak ahaldundu eta aldaketak eragitea zuen asmo erakunde euskaltzaleak. Hainbat herritan gogoeta egin ostean, aurrera begirako proposamenak batu eta txostena idatzi du EHEk.