Mende erdia ospatzen ari da Bermeoko Eleizalde ikastola, eta horren harira hainbat dira antolatu dituzten ekimenak. Hala,
aste honetan, argazki erakusketa jarri dute
Nestor Basterretxea aretoan.
Argazkien bitartez, Eleizalde ikastolaren
iragana eta oraina batzen ahalegindu direla diote. Erakusketan denak agertzea posible izan ez bada ere, “argazkietan agertzen ez diren horiek ere ikastolaren ibilbidearen parte direla” gogorarazi gura izan dute.
Urtez urteko lagin bat aukeratu dute eta ikastolak urte hauetan guztietan antolatu dituen ekimenen argazkiak ere ikus daitezke. Era berean, lehengo eta oraingo arropak zein materialak ere erakutsi gura izan dituzte.
Nestor Basterretxea aretoan jarri duten erakusketa domekara bitartean bisitatu ahalko da.
Barikura arte 19:00etatik 21:00etara egongo da zabalik,
zapatuan eta domekan, berriz,
13:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 21:00etara zabalduko dute.