Ardo dastaketa egingo dute Arratzun domekan
Ardo dastaketa egingo dute Arratzun abenduaren 18an, Loiola plazan. El Otero, J. Guzman Aldazabal, Chivite, Bitxia, El Coto, Museum, Eidosela, Viña Mocen eta Cune ardoak dastatu ahal izango dira. 12:00etatik 13.00etara ardoa zelan dastatu azalduko du Jon Andoni Rementeria Sumillerrak.
Gazta eta patea dastatzeko zein erosteko aukera ere izango da. Hain zuzen, Etxabe eta La Antigua gaztandegiak eta Urdetxe patea eta Agerria Foie Gras egongo dira aukeran.