7.222 euro batu dituzte aurten, Haurtzaro solidarioaren bitartez
GERNIKA-LUMO // Beste urte batez, Iparralde Hegoalde Gobernuz Kanpoko Erakundeak Haurtzaro solidarioa izeneko kanpaina jarri du martxan. Domekan egin zuten bigarren eskuko liburu eta jostailuen azoka, eta han saldutako produktu horiei esker, guztira, 7...
GERNIKA-LUMO // Beste urte batez, Iparralde Hegoalde Gobernuz Kanpoko Erakundeak Haurtzaro solidarioa izeneko kanpaina jarri du martxan. Domekan egin zuten bigarren eskuko liburu eta jostailuen azoka, eta han saldutako produktu horiei esker, guztira, 7.222 euro batzea lortu dute aurten. Halaber, bertan egindako zozketaren zenbaki irabazlea 3.012 dela jakitera eman dute antolatzaileek (ordezkoa: 4.069).