Larrinaga bandaren grabazio zaharrak biltzen dituen diskoa salgai dago jada
Bermeoko txistulariak ziren Larrinaga bandaren grabazio zaharrak bildu dituzte Bermeoko Udalak eta Euskal Herriko Txistulari elkarteak argitaratutako Bermeoko Txistulariak, Musikarako Grina diskoan. Disko bikoitza dagoeneko salgai dago Berhaz bulegoan, 5 eurogatik.
Bi diskotan, 40 pieza inguru entzun daitezkeela azaldu zuen diskoaren aurkezpenean Bermeoko Udaleko kultura zinegotzi Aingeru Astuik. 1961. urtean eta 1964.urtean grabatutako biniloetako kantak entzun daitezke lanean.
Astuiren hitzetan, “aipatu diskoaren bitartez, Bermeoko musika, altxor aberasgarria, berreskuratu dugu, eta, aldi berean, gure herriko ondarea sustatzen dugu”