Arbola bai, eta
argiak ere bai. Gainontzeko herrietan legez, Ajangizko plazari Gabonetako itxura eman gura izan diote herritarrek aurten ere. Hala ere,
berezia da Ajangizeko arbola. Bereziak dira arbolari jarritako apaingarriak. Eta
berezia da arbola
argiztatzeko modua.
Iaz egin legez, plazako
zuhaitzak inausi eta adarrak gorde dituzte, Gabonetako arbola egiteko. Erramak horizontalean jarrita egin zuten iaz Gabonetako arbola. Aurten, baina, itxura aldatu eta bertikalean ipini dituzte.
Auzolanean egin dute, herriko guraso eta umeek.
Iraunkortasuna zainduz. Arbola apaintzeko, umeek margotutako piñabolak erabili dituzte. Baina aurtengo arbolaren berezitasun eta berritasunik nabarmenena argiak dira.
Argiak eurak, eta arbola argiztatzeko modua.
Zuhaitzari lotuta jarri dute bizikleta estatiko bat, eta
pedalei eraginez pizten dituzte Gabonetako arbolako argiak. Hala, ingurumena zaindu eta Gabonetan ere iraunkortasunaren aldeko apustua egin dute ajangiztarrek.