11:00etan eman diote hasiera Mundakan Txakolin Egunari, eta, bazkalordurarte Mundakako udaletxeko arkupeetan bilduko dira herritarrak zein bisitariak. Aurreko urteetan egin modura, aurten ere, herritarrek hiru txakolin mota dastatzeko aukera izan da udaletxe azpiko arkupeetan.
Bakioko, Busturiko eta Gernikako ekoizleak izan dituzte aukeran; Abio, Amunategi eta Isasi txakolinak, zehatz esateko.
Txakolina ez ezik, beste hainbat produktu dastatzeko eta erosteko aukera ere eman du azoka bereziak. Besteak beste,
patea, gazta eta etxeko gozoak. Herriko sasoiko produktuak eskaini dituen herriko ekoizle Bingen Pinok ere parte hartu gaurko azokan.
Beste urteetan egin modura, Batzokiak antolatuta,
taloa eta txorizoa dastatzeko aukera ere egon da. Horien salmentatik ateratako dirua, ongintzazko ekintza batera zuzentzen dute urtero. Aurten, Mundakako
Caritasek jasoko du bildutakoa.
Argazki galeria ikusgai
hemen.