Lea-Artibaiko eskaintza turistikoa Oiongo azokan dago ikusgai
2016ko ekainean Leartibai Garapen Agentziak hitzarmen bat sinatu zuen Arabako Errioxarekin GR-38 edo Ardo eta Arrainaren Ibilbidea dinamizatu eta sustatzeko. Lea-Artibai eta Arabako Errioxa ibilbide horretako bi muturretan aurkitzen diren eskualdeak di...
Elkarlan horri esker, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Turismo saila eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzagaz, ibilibide turistiko, historiko eta natural hori ezagutzera emateko bi ekintza antolatu dituzte: Oiongo Gabonetako azoka, eta abenduaren 17an eta 18an, bisita gidatuak eskualde bakoitzeko baliabide turistikoetara.
Leartibai Garapen Agentziaren eskutik, eskualdeko eskaintza turistiko eta gastronomikoa Oiongo azokako bi etxetxotan presente egongo da, eta Lea-Artibaiko Landa Garapen Elkarteak duen Produkton proiektuaren bitartez eskualdeko produktuak ikusi eta salduko dira. Gainera, Gabonetako azoka hori girotzeko eskualdeko txalapartariak eta Sustraiak Natura, turismo aktiboan lan egiten duen empresa ere bertan egongo dira.
Abenduko asteburu guztietan bisitatu ahalko den azokaren inaugurazio ekitaldian Jesus Iriondo Leartibai Garapen Agentziako presidenteak eta Mª Asun Saenz de Samaniego Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideako presidenteak Lea-Artibaiko kontserbak eta Arabako Errioxako ardoa eta olioa elkartukatu zituzten.
Ate irekien asteburua
Datorren asteburuan, eskualde bakoitzeko baliabide turistikoetara bisita gidatuak antolatu dituzte. Lea-Artibai eskualdean Lekeitioko Santa Katalina Itsasargia eta Munitibarko Bengola energia berriztagarrien interpretazio zentroa bisitatzeaz gain, Markina-Xemeinen eta Ondarroan zehar bisita gidatuak egingo dira. Euro baten truke, interesatuek Lea-Artibai eskualdeko leku adierazgarriak bisitatzeko aukera izango dute. Erreserbak egiteko aldez aurretik telefonoz deitzea gomendatu dute antolatzaileek.