Lierni Rementeriak irabazi du udazkeneko lehiaketa
BERMEO // Berbalagun egitasmoak antolatzen duen udazkeneko lehiaketak badu irabazlea; Lierni Rementeria. Sari modura, Errigoraren otzara jaso du. Jakinarazi dutenez, 134 lagunek parte hartu dute udazkeneko lehiaketan. Galdera guztiak ondo erantzun ditu...
BERMEO // Berbalagun egitasmoak antolatzen duen udazkeneko lehiaketak badu irabazlea; Lierni Rementeria. Sari modura, Errigoraren otzara jaso du. Jakinarazi dutenez, 134 lagunek parte hartu dute udazkeneko lehiaketan. Galdera guztiak ondo erantzun dituztenen artean zozketa egin dute irabazlea aukeratzeko. Hurrengo lehiaketa negukoa izango da; urtarrilaren 30etik martxoaren 10era egingo dute, hain zuzen.