Artea zaletasuna du Mikel Lauzirika gernikarrak, eta bere lana erakutsi gura izan du Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan. Argazkiak, margolanak, eskulturak… ikus daitezke bere erakusketan. Orokorrean, baina, argazkiak erabiltzen ditu bere lanetan.
Argazkiak zimurtuta
Erakusketa lau ataletan banatu duela dio. Bakardadea agertzen duten argazki batzuk aurki daitezke horietako batean. Zimurrak gaiaren bidez, berriz, denbora landu gura izan du, hala argazkiak, zimurtuta aurkezten ditu. Bestalde, argazki batzuen bitartez, tortura irudikatu gura izan du. Eta, azkenik, ispiluen barrena atalean denetarik jaso du. «Orain dela asko egindako argazkiak dira eta hor sartu ditut», azaldu du Lauzirikak.
Domekara bitartean bisitatu ahalko da Lauzirikaren erakusketa, Nestor Basterretxea aretoaren ohiko ordutegian, 19:00etatik 21:00etara