Etxebarriak parte hartzen duen 'Romeo y Julieta' obra, Arriagan
Ainhoa Etxebarria aktore ondarrutarrak parte hartzen duen obra otsailaren 14an egongo da ikusgai. Ikastetxeentzako saio bat eskainiko dute goizeanUrtarrilean Bilboko Pabellon 6 arte eszenikoen gunean estreinatu eta gero, orain, Ainhoa Etxebarria aktore...
Ainhoa Etxebarria aktore ondarrutarrak parte hartzen duen obra otsailaren 14an egongo da ikusgai. Ikastetxeentzako saio bat eskainiko dute goizean
Urtarrilean Bilboko Pabellon 6 arte eszenikoen gunean estreinatu eta gero, orain, Ainhoa Etxebarria aktore ondarrutarrak parte hartzen duen Romeo y Julieta obra Bilboko Arriaga antzokira ailegatuko da. Zehatz esateko, otsailaren 14an ikusi ahalko da Romeo y Julieta. Gainera, bi saio eskainiko dituzte: 11:00etan eta 20:00etan.Goizeko saioa, baina, ikastetxeei zuzendutakoa dela argitu dute. Horrela, bertoko ikastetxeek nahi izanez gero, obra ikusteko aukera edukiko dute. «Nik gogoan daukat txikitan eskolatik joan izan ginela horrelako saioak ikustera», dio Etxebarriak.
Dena dela, herritarrek ere Romeo y Julieta ikusteko aukera edukiko dute. Herritar guztiei zuzendutako saio hori 20:00etan izango da; sarrerak salgai daude, Arrigan bertan, Interneten (www.teatroarriaga.com) eta Kutxabanken kutxazainetan.
Ramon Barearen zuzendaritzapean, antzezlana Gazte Konpainiako kideek sortutakoa da, eta Etxebarria talde horretako kide da. Itziar Lazkano da zuzendari laguntzailea.
Izatez, Romeo y Julieta obraren testua oso klasikoa bada ere, Gazte Konpainiak Barearen egokitzapen bat antzezten du, gaur egungo publikoari egokituta. «Jendeari ulertzeko moduan aurkezten diogu istorioa», zioen aktore ondarrutarrak duela hilabete batzuk.
Urtarrilean Pabellon 6en egin zuten estreinaldia «zirraragarria» izan zela zioen Etxebarriak. Eta hortik aurrerako saioak ere ondo joan zirela eta, pozik agertu zen; jende asko joan zen ikustera. Eta tartean egon ziren ondarrutarrak ere. Horien berbetan, «obra ikustekoa da».