Deklarazioa hartuko dio Maria Servini epaileak Julia Lanasi abenduaren 16an
Maria Servini epaile argentinarrak frankismoko krimenen aurkako kereilaren baitan, lekukotza jasoko dio abenduaren 16an, Julia Lanas Zamakola gernikarrari. Hain justu, 12:00etan dauka ordua 96 urteko Gernika-Lumoko bizilagunak deklaratzeko.
Hori dela eta, Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Aurkako Euskal Plataformako kideek elkarretaratzea egingo dute aipatu egun eta orduan, Gernika-Lumoko epaitegi aurrean. Hala, kereila hori ikertzeko dituzten zailtasun eta oztopoak salatuko dituzte.