Aurreko urteetan egin modura, Busturiko Madariaga Dorretxean kokatutako
Ekoetxea Urdaibaik erabilitako jostailu eta arropa bilketa solidarioa egiteko gunea jarri du. Hala, zerbait eroateko asmoa duten horiek,
abenduaren 12ra arte egin ahalko dute.
Bilketa solidariorako egokitu duten gunea
Ekintza honen bitartez
bi helburu bete nahi ditu zentroak:
kolektibo behardunekiko laguntza eta solidaritatea adieraztea batetik, eta
batzuentzat erabilgarriak ez diren materialak birziklatzea eta berrerabiltzea, bestetik.
Irabazi asmorik gabeko Koopera Ingurumen Zerbitzua elkartea ibiliko da batze lanak egiten. Elkarteak giza-ekimena sustatzen duen kooperatiba eta enpresa taldeak osatzen dute. Kooperak ingurumen babesa eta giza berrikuntzaren inguruko ekintzak sustatzen ditu txirotasun arriskuan dauden pertsonen laneratze eta gizarteratzea bilatuz. Baliabideak, espekulazio irizpideak jarraitu barik kudeatzen dira eta gaizkien pasatzen duten pertsonen lan eta gizarte egoera hobetzeko erabiltzen dira, beti ere Ekonomia Zirkularra bultzatuz.