19 hirukotek lehiatu dute Lea Ibarreko Briska Txapelketa
Gizaburuagako Herriko Tabernan lehiatu dute, eta Gregorio eta Paulo Okamikak eta Javier Goikoetxeak irabazi dute. 32 andre eta 26 gizonek parte hartu duteLea Ibarreko 21. Briska Txapelketa lehiatu zuten domekan, Gizaburuagako Herriko tabernan. Jokoari ...
Gizaburuagako Herriko Tabernan lehiatu dute, eta Gregorio eta Paulo Okamikak eta Javier Goikoetxeak irabazi dute. 32 andre eta 26 gizonek parte hartu dute
Lea Ibarreko 21. Briska Txapelketa lehiatu zuten domekan, Gizaburuagako Herriko tabernan. Jokoari dagokionez, hirukoteka eta bost tantora jokatu zuten.Antolatzaileek nabarmendu dutenez, 19 hirukotek parte hartu dute: 32 andre eta 26 gizonezkok. Horietan onena Gizaburuagako Gregorio Okamika, Paulo Okamika, eta Javier Goikoetxeak osaturiko hirukotea izan da.
Horiek 315 euro eta garaikurra jaso zituzten Gizaburuagako udal ordezkarien eskutik.
Bigarren saria Aulestiko Erreka, Manuel eta Eusebiok jaso zuten. Hirukoteak garaikurragaz batera, 180 euro irabazi zituen.
Hirugarren saria eta laugarren sariak, ostera, Markina-Xemeingo Juanitak eta Maitek eta Lekeitioko Lourdesek osatutako hirukoteak eta Aulestiko Marijok, Amorotoko Carmenek eta Markina-Xemeingo Felisak jaso zituzten, hurrenez hurren.
Hirugarren sailkatuek 135 euroko saria eta garaikurra jaso zituzten, eta laugarren sarituek, beste alde batetik, xanpain botila eta 75 euro.