Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Kultura

Luis Baraiazarra karmeldarra omendu dute bere jaioterrian

Euskara Eguna aukeratu zuen Meñakako Udalak Baraiazarrari gorazarre egiteko. Euskararen alde egin duen lan guztia aitortu zioten liburutegiari bere izena jarrizEuskararen Nazioarteko Eguna aukeratu du Meñakako Udalak, herritar guztien izenean, Luis B...

E.M.U.
Busturialdea
2016/12/06

Euskara Eguna aukeratu zuen Meñakako Udalak Baraiazarrari gorazarre egiteko. Euskararen alde egin duen lan guztia aitortu zioten liburutegiari bere izena jarriz

Euskararen Nazioarteko Eguna aukeratu du Meñakako Udalak, herritar guztien izenean, Luis Baraiazarra Txertudi Markina-Xemeingo karmeldarrari gorazarre egiteko. Udalbatzak onartuta, aurrerantzean, bere jaioterriko Udal liburutegiak bere izena eramango du.

Espainiako Itzulpen Onenaren Sari Nazionala eman eta ordu batzuk geroago kendu zioten Santa Teresa Jesusena, idazlan guztiak liburua aurkeztu zuen Meñakako udaletxean, Baraiazarrak, eta ondoren, udal liburutegiari Luis Baraiazarra Txertudi, karmeldarra izena emateko ekitaldia egin zuten.

Ekitaldi «sentikor eta gozoa» izan zen zapatukoa. Udaletxeko aretoa lagun, senide eta herritarrez bete zen, eta Meñakak Luis Baraiazarrari zenbat zor dion azpimarratu zuen Aitor Ugarte Torre Meñakako Alkateak. Julen Urkiza idazle karmeldarrak, berriz, Baraiazarrak egindako lana goraipatu zuen, Karmel aldizkarian eta beste hainbat lanetan egindako ahalegina gogora ekarriz. Andres Urrutia euskaltzainburuak, azkenik, Baraiazarrak hiztegigintzan egin duen lan isila aitortzeagaz gain, Espainiako Itzulpen Onenaren Sari Nazionalaren aukeraketan egin zuen bezala, Santa Teresa Jesusena, idazlan guztiak liburuko olerki bat irakurri zien Meñakako udaletxean bildutakoei.

Bertsoak eta kanta

Ohorezko aurreskua dantzatu zioten eta bertso bi ere eskaini zizkion Arkaitz Estiballesek ohorezko euskaltzainari. Horrez gain, bere familiak idatzi bat oparitu zion «familian euskaltzaletasuna kutsatu izana» eskertzeko, eta Gontzal Mendibilek ere kanta bat inprobisatu zuen, Baraiazarraren itzulpenetik ateratako Santa Teresa Jesusenaren olerki ezagun batez baliatuz.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.