300 bat lagun inguru batu ziren domekan, Durangoko Azokaren aurrean, gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna aldarrikatzeko. Larriki gaixorik dauden 11 preso politikoak izan zituzten gogoan; Ibon Iparragirre ondarrutarra, Josetxo Arizkuren Ruiz,...

300 bat lagun inguru batu ziren domekan, Durangoko Azokaren aurrean, gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna aldarrikatzeko. Larriki gaixorik dauden 11 preso politikoak izan zituzten gogoan; Ibon Iparragirre ondarrutarra, Josetxo Arizkuren Ruiz, Garikoitz Arruarte, Jagoba Codo, Iñaki Etxeberria, Gorka Fraile, Aitzol Gogorza, Jose Ramon Lopez de Abetxuko, Txuz Martin, Joseba Borde eta Ibon Fernandez Iradi, hain zuzen ere. Euskal presoen ezartzen dizkieten salbuespen neurriak salatu eta gaixo daudenen kasuan, kartzelan haien egoera okertzen dela gogorarazi zuten.