Hainbat herritar bildu ziren zapatuan Merkatu plazan, urteko azken azoka bereziagaz gozatzeko. Karakolak jateko aukera izan zuten bertara hurreratutakoek, eta jakiari laguntzeko, ardoa ere dastatu ahal izan zuten.
Karakolak eta ardoa aukeran, abenduko azoka berezian.
Jan eta edateaz gain, erosi ere egin ahal izan zen: hala nola, ortuariak, artisauen produktuak, eztia, ogia, euskal pastela eta beste hainbat gauza.