Iragana, oraina eta etorkizuna kontuan izanik ospatzen ari da Bermeoko Eleizalde ikastola 50.urteurrena. Hori baita, Eleizalderen arabera, «pertsonak hazteko modurik onena; izan direnak eta garenak baikara». Mende erdia ospatzeko ekitaldi nagusia zapatuan egin zuten, Artza frontoian, eta, frontoia txiki geratu zitzaien.
Ohorezko aurreskua dantzatzen hasi zuten ekitaldia
Ibilbide luze baten emaitza eta lan askoren ondorio da 50.urteurrena. «Eleizalde ikastola belaunaldiz belaunaldi garatzen joan den proiektua da; urteurreneko leloak dioenez, Herritik sortua, herrian sartua», esan zuten.
Zapatukoa zoriontzeko eta aintzatespena egiteko ekitaldia izan zen. Irakasle, ikasle, garbitzaile, sukaldari, lehendakari, administrari…guztiak eduki zuten beharrezko aipamena, eta lehengoak eta oraingoak egon ziren agertokian, bai eta etorkizuna garatuko dutenak ere. Era berean, 50 urteko ibilbidea argazkien bitartez laburtu zuten. Datorren astean, abenduaren 12tik 18ra bitartean, argazki erakusketa jarriko dute ikusgai Nestor Basterretxea aretoan.
Bertaratutakoek, bestalde, Jose Muruagak 50.urteurrenaren harira idatzitako abestia entzun ahal izan zuten lehenengoz, bertan egin baitzuten estreinaldia. Harmailan zeuden guztiak kantuan jartzea lortu zuten.
Dantzariak, bertsolariak eta abesbatzak ere parte hartu zuten zapatuko jaialdian. Parte hartzaike guztiak ikastolari lotutakoak ziren: Ikasle ohiak, ikasleak, irakasleak, gurasoak…
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.