Idoia Fernandezentzat, 'Ezetz Jakin'-eko saria
Idoia Fernandez Gernika-Lumoko bizilagunak irabazi du Berbalagunek antolatzen duen Ezetz Jakin lehiaketako azaroko saria. Hala, Bengoetxe jatetxean bi lagunentzako jatordua jaso du sari gisa. Guztira, 72 lagunek parte hartu dute azaroko lehiaketan, eta...
Idoia Fernandez Gernika-Lumoko bizilagunak irabazi du Berbalagunek antolatzen duen Ezetz Jakin lehiaketako azaroko saria. Hala, Bengoetxe jatetxean bi lagunentzako jatordua jaso du sari gisa. Guztira, 72 lagunek parte hartu dute azaroko lehiaketan, eta 40 izan dira galdera guztiak ondo erantzutea lortu dutenak. San Fidel ikastolak prestatu du abenduko galdera-sorta, eta dagoeneko herritarrek badute erantzuten hasteko aukera. Abenduko saria Boliña jatetxeak emango du.