Abenduak 3 ditu bihar, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Busturialdean, urtero legez, gogoan edukiko dute egun hori, eta, euskararen garrantzia nabarmentzeko ekintza ugari eta askotarikoak egongo dira aukeran datozen orduetan: hitzaldiak, kalejirak, jaialdiak, martxak, lasterketak, zinema proiekzioak, lehiaketak, kantaldiak…
Atzo egin zuten Berbalagunek antolatutako 11 orduko irakurraldia, Gernika-Lumoko Elai-Alai areto txikian. Argazkian, San Fidel ikastolako ikasleak.
Gernika-Lumon, berriz,
atzo hasi ziren motorrak berotzen. Irakurketa eta euskarazko liburuen zabalkundea sustatze aldera,
11 orduko irakurraldia egin zuten.
Gaur, Bai Euskarari Ziurtagiriak banatuko dituzte; 27 ziurtagiri banatuko dituzte.
Asteburuko kirol jarduerak ere euskararen aldeko aldarrikapenez beterik etorriko dira. Kantxa, frontoi zein zelaietan, euskararen aldeko mezuekin aterako dira kirolariak.
Bestalde,
hack.in#badakigu Bermeoko informatika elkarte askeak
Euskararen Ginkana ekimena antolatu du. “Joko entretenigarri, didaktiko eta erraza da, edonork partehartzeko modukoa”, diote.
Abenduaren 3tik 8ra parte hartu ahalko da Euskararen Ginkanan. Joko horren bidez hiru helburu lortu gura dituzte: lehenik, teknologia berriak eta software librea sustatzea; bigarrenik, euskara sustatzea; eta hirugarrenik, euskal kultura eta zehazki Bermeoko kultura sustatzea eta zabaltzea. Hala, antolatzaileek
Bermeon zehar 10 galdera kokatu dituzte, eta horiek erantzun behar dira. Erantzun ahal izateko, baina, lehenik eta behin galdera deszifratu beharra izango dute parte hartzaileek. Behin deszifratuta, erantzuna bidali beharko da, jokoan parte hartzen hasi ahal izateko.
Banderolak jartzeko deia
Azken urteetan egin legez, Lea- Artibai, Mutriku eta Busturialdeko udal eta elkarte askok Euskaraz bizi nahi dut desioa azaleratzen duten banderolak etxeetako zein eraikinetako balkoietan zintzilikatzera animatu dituzte herritarrak.
EGITARAUA HERRIZ HERRIZ
Arratzu
Bihar.
– 18:30. Labayru Fundazioak herrian egin duen lanaren aurkezpena, Loiolako Kultur Etxean. Labayrutik, Adolfo Arejitak eta Igone Etxebarriak parte hartuko dute eta Arratzuko alkate Josu Sabin Olano ere egongo da.
– 19:30. Loiola plazan, Sustrai Doinuaken eskutik Dantza Plazan.
Bermeo
Gaur.
– 19:00. Euskaraz bizi nahi dut ekimenak antolatuta, film laburren emanaldia Kabidxen.
– 20:00. Euskeraz Berbetan taldeak antolatuta, Bidaiek ez dute bueltarik helduentzako ipuin kontaketa saioa. Itziar Rekalde izango da ipuin kontalaria
Bihar. Euskaraz bizi nahi dut ekimena.
– 09:00. Taraskatik hasita mendi martxa.
– 11:30. Umeentzako ekintzak eta pista jokoa, Lameran.
– 12:00. Zumba saioa, Lameran.
– 12:00etatik aurrera, Kalinpan Lameran.
– 13:30. Amaierako ekitaldia: Kontseiluaren oparien zozketa, Berbalagunen sari banaketa, bertsolariak, irrintzilariak, musika, euskalgintzaren aipamen berezia Ipuin Lapiko ekimenari, adierazpena eta parte hartzaile guztien familia argazkia.
Abenduaren 3tik 8ra
– Euskararen ginkana.
Busturia
Gaur.
– 19:00. Euskararen aldeko adierazpenak bideo emanaldia, Altamirako kultur etxean.
Bihar.
– 11:45. Bidea gara lipdubaren grabazioa, Axpeko plazan. Ondoren, Errigorako otzararen zozketa, salda eta trikitrixa.
Ea
Gaur.
– 18:00. Arnasguneen tailerra eta erakusketa Eskolondon.
Bihar.
– 12:00. Eako ahotsak proiektuaren aurkezpena Eskolondon.
Forua
Abenduak 5, astelehena.
– 18:30. Magia saioa Mago Nialarekin. Ostean, txokolatada.
Gautegiz Arteaga
Bihar.
– 16:00-19:00. Grafiti tailerra, Aberasturi baserrian.
– 19:30-21:00. Euskaraokea, Aretxederreta kultur etxean.
– 21:00-22:00. Txokolatada, Herriko Tabernan.
Gernika-Lumo
Gaur.
– 20:15. Bai Euskarari ziurtagiriak banatzeko ekitaldia, Astran.
Bihar.
– 11:30-15:00 eta 18:30-20:30. Euskara ahotik airera ekimena. Merkurio iturriaren inguruan hiru txoko jarriko dituzte. Eskulan tailerra, photocall-a eta puxiken txokoa egongo dira aukeran.
Ibarrangelu
Domeka.
– 11:00. Meza nagusia.
– 11:40. Jaioberrientzako oparia, eta Lorea taldearen eskutik euskal dantzak.
Kortezubi
Bihar.
– 14:00. Bertso bazkaria, Txokoan.
– 18:00. Umeentzako ekintzak Ludotekan Ehunzangoren eskutik.
– 20:00. Gazteentzako ekintzak Ludotekan Ehunzangoren eskutik.
– 20:00. Gabonetako postal lehiaketaren sari banaketa eta bi otzaren zozketa, erabilera anitzeko gelan.
Mundaka
Bihar. Kros herrikoia, Goiko kaletik irtenda.
-12:30. Ibilbide luzea: 680 metro (15-59 urte).
– 12:40. Ibilbide ertaina: 350 metro. (11-14 urte).
– 12:50. Ibilbide laburra: 260 metro (7-10 urte eta 60urtetik gora).
– 13:00. Ibilbidea plazan (4-6 urte).
Muxika
Bihar.
– 11:00 -12:30. Gabonetako postalerako marrazki lehiaketa (2-12 urte), liburutegian.
– 12:00. Herri kirolen erakustaldia Muruetako herritarren eskutik, Zubieta Errotan.
– 13:00. Taloak egiten ikasteko tailerra umeentzat.
– Eguerdian, sagardoa taloa eta txorizoa guztientzat.
Nabarniz
Bihar.
– 18:00. Euskarazko film laburren emanaldia, Gizarte lokalean.
Domeka.
– 18:00. Eneritz Artetxe ipuin kontalaria, Gizarte lokalean. Ondoren, gaztaña jana txokoan.