Elikagai bankuak Gabon aurreko bilketa kanpaina abiatu du
Mutrikuarrek gaur, bihar eta etzi dute elikagaiak emateko aukera, udalerriko hemeretzi saltokitan. Itsulapikoak jarri dituzte, nahi duenak dirua ematekoMutrikuko Elikagai bankuak Gabon aurreko biketa kanpaina burutuko du gaur hasita, «gutxien dutenek ...
Mutrikuarrek gaur, bihar eta etzi dute elikagaiak emateko aukera, udalerriko hemeretzi saltokitan. Itsulapikoak jarri dituzte, nahi duenak dirua emateko
Mutrikuko Elikagai bankuak Gabon aurreko biketa kanpaina burutuko du gaur hasita, «gutxien dutenek Gabon duinak eta zoriontzuak igarotzeko» helburuarekin.Zehatz esateko, mutrikuarrek gaur, bihar eta etzi dute elikagaiak emateko aukera. Herriko hemeretzi saltokitan jarri dituzten otarretan utzi behar dituzte jakiak edo produktuak.
Gainera, nahi dutenek saltokietan ipini dituzten itsulapikoetan dirua emateko aukera ere badute. Diru horrekin janari freskoa erosiko dute.
«Eskerrak eman nahi dizkiegu kanpainan parte hartzen duten mutrikuarrei eta saltokiei, elkarteak ezarritako helburua betetzen laguntzen dutelako», adierazi dute Elikagai bankukoek.
Mutrikuko Elikagai bankuak, gaur egun, herriko nahiz kanpotik etorritako 45 familiari ematen dio laguntasuna. Zerbitzua jasotzeko beharrizana dutenei Mutrikuko Udal Gizarte Zerbitzura jotzeko dei egin diete: «Elikagai bankuko gauzak guztionak eta guztiontzat dira».