Urdaibaiko turismo jardunaldiak egingo dituzte gaur
Turismo sektore publiko eta pribatuko Urdaibaiko ordezkariak gaur bilduko dira Busturiko Ekoetxea Urdaibai zentroan. Hirugarren urtez, bertaratutakoek Urdaibaiko turismoa izango dute hizpide. Jardunaldiak antolatzen dituen Urremendi landa garapen elkar...
Jardunaldiak antolatzeko orduan, Urremendik Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Basquetourren lankidetza izan du. Adierazi dutenez, egun osoko jardunaldia izango da gaurkoa: 09:30ean emango diete hasiera jardunaldiei, eta 17:00etan aurkeztuko dituzte ondorioak.
Diotenez, formakuntza jardunaldiak dira gaurkoak, eta parte hartzaileek turismoan erreferente diren zenbait guneetako adibideak lehen eskutik ezagutzeko aukera edukiko dute. Izan ere, turismo iraunkorra helburu izanik, horiek «baliagarriak» izan ahal dira eskualdeko turismoa kudeatzeko eta planifikatzeko.
Gaurkoan, gainera, aurrekoetan baino dinamika parte hartzaileagoa erabili gurako luketela jakinarazi dute.