Arana gogoan, haren heriotzaren urteurrenean
Urtero sasoi honetan egin legez, Eusko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) sortzailearen heriotzaren 113. urteurrena gogoratu du alderdi horrek. Hain zuzen ere, Sukarrietako hilerrian, Aranaren hilobi aurrean bildu ziren EAJkoak, domekan; bertan, ohorezko aurre...
Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) presidente Andoni Ortuzarregaz batera, hainbat izan ziren Sukarrietara bertaratu ziren EAJren ordezkariak.
EAJ Madrilen «konplexurik gabe» negoziatzeko prest dagoela esan zuen Ortuzarrek Sukarrietan: «Ematen du negoziatzeko denbora aproposak datozela, eta Euskadiren interesak ororen gainetik jarriko ditugu. Neurtzeko erabiliko dugun neurri bakarra gizarte honen ongizatea izango da. Gu Euskadi defendatzera, Euskadi hazi araztera, nahi dugun Euskadiren alde ekitera eta adostera goaz; eta hori behar den tokian egingo dugu, hemen, Madrilen edo Bruselan».
Azken hamarkadetan Euskadik bizi izan duen aurrerapena, Ortuzarren arabera, «azken hamarkada hauetan Agirre Lehendakariaren bidetik joan diren emakume eta gizonen ahaleginari esker izan da». Hala, poza agertu du Ezker Abertzalekoek «orain» Agirreren figura aldarrikatu dutelako, «gu erasotzeko egin badute ere, albiste ona da».