Urkulluk Lehendakari kargua hartu du (ARGAZKI GALERIA)
“Apal-apalik Jaungoikoaren eta gizartearen aurrean, Eusko lur gainean zutik eta Gernikako haritzaren azpian, asaben gomutaz, herri ordezkari zareten zuen aurrean, nire agintea zintzo beteko dudala, zin dagit”, ohitura legez, berba horiekin hartu du Lehendakari kargua Iñigo Urkulluk. Autonomia Estatuaren Legebiltzarreko alearen eta Bizkaiko Foru Zaharraren gainean egin du zina.