Txorientzako jantokiak eraikitzeko tailerra egingo dute Mutrikun
Txorientzako jantokiak eraikitzeko tailerra egingo dute zapatuan, Mutrikun, Euskal Kostaldeko Geoparkeak eta Txantxangorri Aisialdi Taldeak elkarlane- an antolatuta. Hitzordua Zabielen ipini dute, 11:00etan, eta 14:00ak arte luzatuko da.Antolatzaileek ...
Antolatzaileek iragarri dutenez, ikastaroa bi zatitan banatuta egingo da. Lehenik eta behin, materialak berreskuratuz eta birziklatuz, txorientzako jantokiak egingo dituzte parte hartzaileek. Jarraian, herriko lorategi bateko zuhaitzetan kokatuko dituzte.
Nabarmendu dutenez, jarduerarekin helburu bikoitza lortu nahi da; batetik, neguan hegaztiei elikatzeko laguntza eskaintzea eta, bestetik, gaztetxoek behaketaren bidez hegaztiak identifikatzen ikastea eta txorien inguruko ezagupena zabaltzea.