Larriki gaixorik dauden presoak etxeratzeko eskatuko dute Bilbon
Larriki gaixorik dauden presoak etxeratzeko eskatuko dute bihar Bilboko Gobernu Zibilaren aurrean egingo den elkarretaratzean. Bizkaiko gaixo larrien plataformak deituta egingo dute protesta, Aske eta bizirik. Kalera, berandu baino lehen lelopean.Iparr...
Iparra Galdu Baik eta Galdakaoko Txus Martinen eta Durangoko Gorka Fraileren inguruko plataformek 12:30ean ipini dute Gobernu Zibilaren aurrean batzeko hitzordua. Ordu erdi batez hantxe egongo dira, «gaixorik dauden presoen eskubideen defentsan».
Ekimenaren ostean, Gobernu Zibileko ordezkariei idatzi bat eskura emango diete, egoerari berehala erantzuteko eskatzen.
Bat gehiago
Joseba Borde preso politikoari egindako diagnostikoaren ostean, gaur egun, 11 dira egoera larrian dauden presoak: Ibon Iparragirre, Joseba Borde, Aitzol Gogorza, Iñaki Etxeberria, Jagoba Codo, Txus Martin, Gorka Fraile, Josetxo Arizkuren, Jose Ramon Lopez de Abetxuko, Gari Arruarte eta Ibon Fernandez de Iradi.