Gernikak Barakaldoren aurka lehiatuko du domekan, 16. jardunaldia
Gernikak Barakaldoren kontra lehiatuko du 16. jardunaldia, domekan. 18:00etan hasiko da norgehiagoka, Lasesarre futbol zelaian.Gaur gaurkoz, 22 puntu ditu Barakaldok, eta 2. mailako 2. multzoko sailkapeneko zortzigarrena da. Talde gernikarra, ostera, h...
Gaur gaurkoz, 22 puntu ditu Barakaldok, eta 2. mailako 2. multzoko sailkapeneko zortzigarrena da. Talde gernikarra, ostera, hamabosgarrena da, 18 puntugaz.
1-0 Bilbao Athleticen aurka
Gernikak Bilbao Athleticen kontra jokatu zuen Urbietan, aurreko zapatuan, eta 1-0eko emaitzagaz, 3 puntuak etxean geratzea lortu zuen.
Neurketa amaitzeko hamar bat minutu falta zirela, Gorka Larruzeak sartu zuen garaipenaren gola.