Emakumeei zuzendutako autodefentsa ikastaroa antolatu dute
Busturiko Udalak emakumeei zuzendutako autodefentsa ikastaroa antolatu du martxoaren 1erako.Busturiko Udaleko arduradunek jakinarazi dutenez, «eraso batetik ondo ateratzeko modu ezberdinak ezagutzeko aukera edukiko dute ikastaroko parte hartzaileek»....
Busturiko Udaleko arduradunek jakinarazi dutenez, «eraso batetik ondo ateratzeko modu ezberdinak ezagutzeko aukera edukiko dute ikastaroko parte hartzaileek». Egun osoko tailerra izango da, eta Axpe auzoko Aingerubideko aretoan batuko dira, 10:00etatik aurrera. Ikastarora arropa erosoekin joateko gomendatu dute.
13 urtetik gorako emakumeei zuzendutako ikastaroa dela azaldu dute. Datorren eguazteneko ikastaroan parte hartu gura duten horiek, baina, ezinbestekoa izango dute aldez aurretik izena ematea. Horretarako, Altamirako kultur etxera jo beharko dute interesa daukatenek.