Bizkaiko Eskolarteko Igeriketa Txapelketa jokatuko dute bihar, Markina-Xemeinen
Txapelketan Bermeo, Berriz, Abadiño, Ondarroa, Lekeitio eta Markina-Xemeingo igeri eskolek parte hartuko dute. 10:00etan hasiko da igeriketa probak2001 eta 2008 artean jaiotako igerilariak hartuko ditu Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegiak bihar, Bizka...
Txapelketan Bermeo, Berriz, Abadiño, Ondarroa, Lekeitio eta Markina-Xemeingo igeri eskolek parte hartuko dute. 10:00etan hasiko da igeriketa probak
2001 eta 2008 artean jaiotako igerilariak hartuko ditu Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegiak bihar, Bizkaiko Eskolarteko Igeriketa Txapelketari hasiera emanez. 10:00etan hasiko da txapelketa, eta herriko umeez gain, beste lau herritakoak ariko dira igeriketan.Hain zuzen, Ondarru Igeri Taldekoek, Markina-Xemeingo Atxondo Igeri Kirol Taldekoek, Lekeitiokoek, Bermeoko Axpoandi igeri taldekoek, Abadiñoko Astolakoek eta Berrizko Berrioiz taldeko igerilari gazteek hartuko dute parte Bizkaiko ligako lehenengo jardunaldian.
Hiru proba egin beharko dituzte igerilariek: 50 metro libre, 100 bizkar eta 200 bular.
Bizkaiko Eskolarteko Igeriketa Ligak zortzi jardunaldi izango ditu denetara aurten; horrela, hilean behin herri ezberdinetan egingo dute igerian parte hartzaileek.
Zapatu goizean igeriketa txapelketa dagoela eta, Atxondo kiroldegiko igerilekua itxita egongo da beste erabiltzaileentzat.