'Arquetipos de mujer' bakarrizketa eskainiko du Juana Lorrek Busturian
Emakumeak gaitzat hartuta landu duen obra dakar antzezleak Busturiko Kultur Etxera. Gernika-Lumon, aldiz, umorezko bakarrizketak eskainiko dituzte, Encomediadosen biraren baitanBidaia bat emakumearen erdigunera. Verne aipatuta, hala deskribatzen du Jua...
Emakumeak gaitzat hartuta landu duen obra dakar antzezleak Busturiko Kultur Etxera. Gernika-Lumon, aldiz, umorezko bakarrizketak eskainiko dituzte, Encomediadosen biraren baitan
Bidaia bat emakumearen erdigunera. Verne aipatuta, hala deskribatzen du Juana Lor antzezleak asteburu honetan Busturian antzeztuko duen lana: Arquetipos de mujer. Emakumearen barruan dauden emakume ezberdinak aurkeztuko ditu Juana Lorrek jendaurrean antzeztuko duen bakarrizketan.Kabia Teatroaren fundatzailea da Lor, eta lan berri horretan zenbait emakumeren jarrerak azaleratuko ditu. Menpeko jarrerak erakusten dituzten emakumeak aztertuko ditu Lorrek Arquetipos de mujer bakarrizketan; batez ere, gizonekiko menpekotasuan erakusten dituzten jarrerak ditu jomugan.
Zergatik? Zergatik dira emakume batzuk menpekoak eta beste batzuk ez? Zer dute haiek guk ez duguna? Galdera horiei guztiei erantzuna ematen saiatuko da Juana Lor antzezlea, bere ikuskizuneko pasarteen bitartez.
Bihar izango da bakarrizketa saioa, Busturiko Kultur Etxean. Ikuskizuna 19:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango dela jakinarazi dute.
Umorezko bakarrizketak
Gernika-Lumon, aldiz, umorezko bakarrizketak eskainiko dituzte Xavier Deltell eta Oscar Tramoyeresek (Encomediados). Bi umorista horien emankizuna ere bihar izango da. Hitzordua Elai Alai aretoan jarri dute, 20:00etatik aurrera.
Sarrera 5 euro ordaindu behar dira, bazkideek, 3,75 euro.