Lea-Artibai Ikastetxea bisitatu dute Txileko ordezkariek
Iratxe de Madariaga Txileko Errepublikako ohorezko kontsula Markina-Xemeingo ikastetxeko ikasleekin elkartu da. Hego Amerikako 49 ikasle daude aurtenIratxe de Madariaga Ibarra Txileko Errepublikako ohorezko kontsulak Markina-Xemeingo Lea Artibai ikaste...
Iratxe de Madariaga Txileko Errepublikako ohorezko kontsula Markina-Xemeingo ikastetxeko ikasleekin elkartu da. Hego Amerikako 49 ikasle daude aurten
Iratxe de Madariaga Ibarra Txileko Errepublikako ohorezko kontsulak Markina-Xemeingo Lea Artibai ikastetxea bisitatu du. Izan ere, Txileko Hezkuntza Ministerioaren eta Tknika institutuaren arteko elkarlanari esker, eta Eusko Jaurlaritzako Sailburuordetzak sustatutako Txileko Pasantia programaren barruan hegoamerikar herrialdeko 49 ikasle daude 2016-2017 ikasturtean Markina-Xemeinen eskaintzen ari den Formazio Aditua jasotzen.Elikagaien Zientzia eta Bioteknologia, Lean Manufacturingen aditua, Logistika integralean aditua, Supply chain management eta Elektrizitatea eta mantenimendua ikasten ari dira hegoamerikar herrialdeko ikasleak, eta ikasketa orduez gain, gutxienez 350 orduko praktikak egingo dituztela enpresetan.
Ikasle kopurua gorantz
«Txileko ikasleek, lau urtez jarraian hartu dute parte programan Lea Artibai ikastetxean, eta urtetik urtera ikasle kopurua handitzen doa. Bekadun ikasle batzuk Txiletik Euskal Herrira euren familiekin etorri dira, eta azarotik Lea-Artibai eskualdean daude».
Markina-Xemeingo Ikastetxearen esku dago ikasleen kokapena eta jarraipena egitea, beren ikasketa-proiektuaren garapen eta egokitzapena ziurtatzeko.