Omenaldi hunkigarria egin diete Barinagan hilobiratu zituzten gudariei
Timoteo Arrastoa eta Bitor Urretabizkaiaren senideek ere hartu zuten parte Ahaztuen Oroimena elkarteak antolatutako ekitaldian. Aurreskua dantzatu eta lore eskaintza egin zietenTimoteo Arrastoa Arozena (1920-Altza, Gipuzkoa) eta Bitor Urretabizkaia Urr...
Timoteo Arrastoa eta Bitor Urretabizkaiaren senideek ere hartu zuten parte Ahaztuen Oroimena elkarteak antolatutako ekitaldian. Aurreskua dantzatu eta lore eskaintza egin zieten
Timoteo Arrastoa Arozena (1920-Altza, Gipuzkoa) eta Bitor Urretabizkaia Urruzola (1918-Tolosa, Gipuzkoa) bi gudari gazteen senideek Ahaztuen Oroimena elkarteak antolatutako ekitaldian parte hartu eta herritarren berotasuna jaso zuten Barinagako elizpean, domekan. Kantak, aurreskua eta lore eskaintza egiteaz gain, Ahaztuen Oroimena elkarteko Patxi Ibarzabalek gertaera gogora ekarri zuen.Azaldu zuenez, 1936ko azaroaren 21ean, Max-en zehar, errekonozimenduan ari zirela, zauritu eta hil ziren Lenago Il batailoko bi gudari gazteak, eta biharamunean hobiratu zituzten Barinagako hilerrian. «250 gudari ingururekin joan zen frontera Lenago Il batailoia, eta 1936 urrian, Max inguruko posizioetan zegoen. Hasieran, batailoi horrek bi konpainia zituen, gerora, sendotuz joan zen lau konpainia izateraino. 500etik gora gudari izango zituen hurrengo hilabeteetan. 4. konpainia sortu zutenean, Urretabizkaia izena jarri zioten konpainiari, Maxen hildako Bitor Urretabizkaiaren omenez».
Gudari asko hil ziren fronteak iraun zuen zazpi hilabeteetan. Baina, Ahaztuen Oroimenakoek zehaztu zutenez, ez zituzten Barinagan hobiratu. Bi gudari horiek soilik lurperatu zituzten Barinagako hilerrian, eta hileta hartako bost argazki atera zituzten. «Ezagunak ziren argazkiok baina ezezagunak argazki horietako protagonistak. Bildutako informazioak (testigantzak, dokumentauak, albisteak…) argazki horiek bi gudari gazteen historiarekin lotu eta haien pasartea borobiltzen lagundu digu, ahanzturan galdu ez dadin».