Ekintza ugari, Saharan bizi duten egoera ezagutzera emateko
Bat ez da gitxi herri ekimenak eta Bermeoko Besalde elkarteak Sahararen aldeko astea antolatu dute. Erakusketa, couscous eta te dastaketa, hitzaldia eta jaialdia egongo diraSaharan bizi duten egoera ezagutzera emate aldera, herrialde horren aldeko aste...
Bat ez da gitxi herri ekimenak eta Bermeoko Besalde elkarteak Sahararen aldeko astea antolatu dute. Erakusketa, couscous eta te dastaketa, hitzaldia eta jaialdia egongo dira
Saharan bizi duten egoera ezagutzera emate aldera, herrialde horren aldeko astea antolatu dute Bat ez da gitxi herri ekimenak eta Bermeoko Besalde Sahararen Aldeko Elkarteak, Astra eta Gernikatik Mundura Gobernuz Kanpoko Erakundearen laguntzagaz.Astelehenaz geroztik dago Sahararen aldeko astean murgiltzeko aukera; egun horretan zabaldu baitzuten herrialde horri buruzko doako erakusketa, Astra kulturarako fabrika sozialeko lehenengo solairuan. Erakusketara doanak Saharari buruzko jakinmina asetzeko aukera izango du, bertan jarrita dauden informazio tauletan begiratuta. Eszenatokiak, gainera, Saharara gerturatzen laguntzen du; bertako ohitura eta kulturaren adierazgarri diren oihalak, tea hartzeko tresnak, haima eta bestelakoak baitaude Astran. Horiek ikusi eta ezagutu nahi dituenak aste osoan izango du horretarako aukera, Astra zabalik dagoen ordutegian.
Topaketak eta hitzaldia
Bestalde, sahararrak eta gernikarrak batuko dituen hitzordu bat ere jarri dute Bat ez da gitxik eta Besaldek. Hain justu, barikurako egin dute deia. 18:30ean, Astran batuko dira couscous eta te dastaketa bategaz gozatzeko. Hori bukatuta, 19:30 inguruan, hitzaldi bat emango dute leku berean. Salamu Hamudi eta Ouali Omar sahararrak izango dira berbaldia emango dutenak. Saharako egoera azaltzeaz gain, beraien errealitatea zein den ere kontatuko dute.
«Ahaztuta» dagoen Sahara
Zapatuan ere Saharari begira egongo da Gernika-Lumo, herrialde horren aldeko jaialdian murgilduko baitira. Bat ez da gitxik egiten duen bosgarren jaialdia izango da, eta, antolatzaileek diotenez, aurrekoen «ezberdina» izango da. «Aurreko jaialdiak momentuan bertan bizitako arazo bati lotutakoak ziren, eta horrek inpaktu eta elkartasun handiagoa sortzen du. Saharan, baina, betidanik egon da arazoa, eta jendea ez da horren jakitun. Azken finean, ahaztuta dagoen Sahararen bozgorailua izan nahi dugu», azaldu dute antolatzaileek.
Trinkete txokoak hartuko du zapatuko jaia, 23:00etan hasita, eta sarrerak bertan erosi beharko dira, bost euro eta borondatearen truke. El_Txef_A, Willy Kasper eta Txfk izango dira gauari musika jarriko diotenak. Bertan batutako dirua Saharan martxan dagoen proiektu batera oraindik erabakitzear dute zeinetara bideratuko dute.