Donostiako XVIII. Estropada Herrikoian parte hartu du Isuntzak
Alebin, txiki eta kadete mailako mutilek hartu zuten parte norgehiagokan. Zuzendaritza batzordea pozik agertu da taldeko gazteek lortutako emaitzekinDonostiako Benta Berri kiroldegian antolatu den ergometro txapelketan parte hartu dute Isuntzako gaztee...
Alebin, txiki eta kadete mailako mutilek hartu zuten parte norgehiagokan. Zuzendaritza batzordea pozik agertu da taldeko gazteek lortutako emaitzekin
Donostiako Benta Berri kiroldegian antolatu den ergometro txapelketan parte hartu dute Isuntzako gazteek. Donostiako XVIII. Estropada Herrikoian parte hartzen duten lehen aldia izan da.Ergometro txapelketa kategoria desberdinetan banatuta egon zen, eta Isuntza Arraun Elkarteko gazteek, alebin, txiki eta kadete mutiletan parte hartu zuten. Alebinek bi minutuko proba egin zuten ergometroan, eta txiki zein kadete mutilek 1.000 metrokoa.
Zuzendaritza batzordea pozik agertu da gazteek lortutako emaitzekin. «Donostian izan duten lehen esperientzia izateko, modu positiboan eta arrakastatsuan baloratzen dugu txapelketan parte hartzea». Hurrengo urtean, beraz, berriz ere parte hartzeko interesa erakutsi du Lekeitioko klubak.