Altsasuko gazteen kontrako jazarpena salatu dute Gernikan
Urriaren 15ean Altsasun gazte eta Guardia Zibilen artean gertatutako liskarraren ondorioz kartzeleratu dituztenak askatzeko eskatu zuten hainbat herritarrek zapatuan, Gernikako kaleetan. 200 lagun inguru batu ziren, eskualdeko herritar eta udaletako or...
Merkurio Iturrian hasi eta Gernikan guardia zibilek duten kuarteleraino joan ziren, manifestazioan. Kuartelaren aurreran, gero, protesta egin zuten.
Halaber, auzia gaitzetsi zuten protesta horregaz. Terrorismoaren aurkako legea aplikatu diete Altsasun atxilotutako gazteei, eta Fiskalak hamar eta hamabost urte arteko zigorra eskatuko du gazteen aurka, bi guardia zibil jotzea egotzita.
Altsasun ere agerraldia egin zuten zapatuan atxilotutakoen senideek, udal ordezkariek eta herritarrek lagunduta. Mobilizazioak iragarri dituzte hurrengo astebururako, eta deialdiekin bat egiteko eskatu dute.