Calzada egoitzaren urteroko jaia egin dute gaur, eta Urriko Azken Asteleheneko gaztaren enkantean batutako dirua hartu dute egoitzaren arduradunek, Xaibor diskofestaren eskutik.
Hain zuzen, lehen eta bigarren saria hartu zuten gazta erdiak Xaiborrek erosi zituen azoka egunean. Biengatik, 5.100 euro ordaindu zituen, eta diru kopuru hori eman dio gaur Caltzadari.

Ospakizunerako eguna izan da gaurkoa, eta egitarau zabalagaz gozatzeko aukera izan dute. Meza entzuteaz gain, dantzarien saioa ere izan dute egoiliarrek, Gernikako Elai-Alairen eta Foruko Urdaibairen eskutik.
Kantuak, literatur lehiaketa eta beste ere izan dira gaur Calzada egoitzan.