Porco Bravo eta Eratu taldeen kontzertua, gaur, Ondarroan
Ondarroako Radixu Irratiak antolatuta, Porco Bravo eta Eratu taldeek kontzertua eskainiko dute gaur, 23:00etan, Ondarroako Portuko Ranpan.Emanaldia Radixu Irratiaren 25. urteurrenaren baitan dago kokatuta. Sarrerak salgai daude, Zurrumurrun eta Noya ta...
Emanaldia Radixu Irratiaren 25. urteurrenaren baitan dago kokatuta. Sarrerak salgai daude, Zurrumurrun eta Noya tabernan. Prezioari dagokionez, aurresalmentan sarrerek 6 euro balio dituzte, eta txarteldegian, 8.
Eratu taldeko kideetako bat da Aitor Agirre ondarrutarra. Eta taldeak iazko abenduan estudioko hirugarren lana kaleratu zu- en: Bidea. Agirrek HITZA-ri eskainitako elkarrizketan esan zuen, bere ustean, Eratu taldearen onena zuzenekoak direla.
Bestalde, Porco Bravo talde barakaldarrak rock basatia eskainiko duela iragarri du. Eta taldeko kideek ere zuzenekoetan duten indarra azpimarratu dute.
Beraz, herritarrek zuzeneko bi emanaldi indartsugaz gozatu ahalko dute gaur, Ondarroako Portuko Ranpan.