Gernika Bizkaiak Erregina Kopa jokatuko du, ezustekorik ezean
Ustekaberik ezean Lointek Gernika Bizkaiak Erregina Kopa jokatuko du. Lau partida falta dituzte lehenengo buelta amaitzeko, eta garaipen bakarra behar du matematikoki sailkatzeko.Hain zuzen ere, denboraldiko lehenengo buelta amaitzean sailkapeneko lehe...
Hain zuzen ere, denboraldiko lehenengo buelta amaitzean sailkapeneko lehenengo sei postuetan dauden taldeek jokatuko dute Erregina Kopa.
Emakumezkoen Ligako kluben eskariari erantzunez, Espainiako Saskibaloi Federazioak asteon erabaki du sei talderi aukera hori ematea.
Sailkapeneko lehenengo bi taldeak zuzenean sailkatuko dira finalaurrekoetara. Beste lau taldeek, ostera, partida bakarrera kanporaketa lehiatuko dute, eta horietatik bi talde sailkatuko dira.
Kanporaketen zein finalaurrekoen partidak zozketa bidez erabakiko direla jakitera eman dute.
Lehenengo buelta sailkapen buru edo bigarren amaitzea da talde gernikarraren helburua.
Gaur gaurkoz, sailkapeneko hirugarrena da, 16 puntugaz. Puntu bat gehiago dauka Perfumerias Avenida bigarrenak, eta 18 puntugaz Spar Citylift Girona da sailkapen buru.
Otsailean
Otsailaren 10etik 12ra jokatuko dute Erregina Kopa. Hala eta guztiz ere, lekua oraindik ez dago zehaztuta, baina zurrumurruek diotenez, Salamancako taldeak antolatu dezake txapelketa.