Zirkulaziora itxita dago Intxausti kalea
Bermeoko Udalak jakinarazi duenez, konponketa lanak egiten ari dira Intxausti kalean. Hori dela eta, lanok iraun bitartean zirkulaziora itxita egongo da. Ibilgailuek larrialdi egoeretan soilik sartu ahal izango dute. Hain zuzen ere, kaltetuta zeuden la...

Bermeoko Udalak jakinarazi duenez, konponketa lanak egiten ari dira Intxausti kalean. Hori dela eta, lanok iraun bitartean zirkulaziora itxita egongo da. Ibilgailuek larrialdi egoeretan soilik sartu ahal izango dute. Hain zuzen ere, kaltetuta zeuden lauzak konpontzeko lanak egiten ari dira, eta aste batean amaitzea aurreikusi dute. Intxausti kaleko lanak amaitzen dituztenean, Bidebarrieta eta Aroztegi kaleetako lauzak konponduko dituztela azaldu dute. Beste alde batetik, zoruak laprast ez egiteko tratamenduak ezartzen hasiko da udala. Bihar hasiko dira horiek egiten Fielaton eta Torronteroko eskaileretan. Ondoren, beste gune batzuekin hasiko dira.