Sortuk 'Zohardia' ponentzia aurkeztuko du zapatu goizean
Urtarrilaren 21eko kongresuaren aurretik, ponentzia eztabaidatu eta bozkatuko dute hilabete honetan. Bestalde, emendakinak aurkeztu ala ez erabakiko dute abenduanSortu alderdiaren birfundazio prozesuaren barruan, Zohardia ponentzia aurkeztuko dute zapa...
Urtarrilaren 21eko kongresuaren aurretik, ponentzia eztabaidatu eta bozkatuko dute hilabete honetan. Bestalde, emendakinak aurkeztu ala ez erabakiko dute abenduan
Sortu alderdiaren birfundazio prozesuaren barruan, Zohardia ponentzia aurkeztuko dute zapatuan, Munitibarko udal aretoan. 10:00etan ipini dute ordua.Hain zuzen ere, Euskal Herri mailan urtarrilaren 21ean alderdiak egingo duen kongresuaren aurretik, Munitibarren zenbait fasetan landuko dute birfundazio prozesua udalerriko Sortuko kideek.
Indargune eta ahulguneak
Asteburuan ponentzia herritarrei azaldu ostean, hilaren 26an ponentziaren nondik norakoak eztabaidatuko dituzte. Besteak beste, ponentziaren indarguneez eta ahulguneez berbetan ariko dira.
Horregaz batera, ponentzia bera eta Euskal Herri mailako zein Bizkaiko zuzendaritza taldearen parte bat bozkatuko dute.
Ondoren, abenduaren 6an, emendakinei buruzko mahai inguruan bilduko dira.«Ponentziari aurkeztu al zaizkion emendakinen inguruan ariko gara; posible da emendakinak adostea ala ez adostea, eta horregaz batera, Euskal Herriko zein Bizkaiko zuzendaritzetarako hautagaien proposamenak egingo ditugu», azaldu dute Munitibarko Sortuko kideek.
Emendakinak eginez gero, horiek eta zuzendaritzako kideen proposamenak bidaliko dituzte alderdira. Horrenbestez, urtarrilaren 13an egitekoa den azkenengo saioan emendakinen eztabaida eta bozketa egingo dute udal aretoan.