'Cabaret Chihuahua' abenduan ikusi ahalko da Bilbon
Antzerki musikalak bederatzi saio eskainiko ditu. Sarrerak erreserbatu ahal dira, Internet bidez edo telefonoz deituta. Saioak ordutegi ezberdinetan izango diraBeste behin ere, antzerki musikal arrakastatsua ikusteko aukera eskainiko du Bilboko Pabello...
Antzerki musikalak bederatzi saio eskainiko ditu. Sarrerak erreserbatu ahal dira, Internet bidez edo telefonoz deituta. Saioak ordutegi ezberdinetan izango dira
Beste behin ere, antzerki musikal arrakastatsua ikusteko aukera eskainiko du Bilboko Pabellon 6 arte eszenikoen guneak (Deustuko Erribera, 47).Iñaki Maruri eta Ugaitz Alegria aktore ondarrutarrek eta Mitxel Santamaria gernikarrak parte hartzen duten musikalak bederatzi saio eskainiko ditu: abenduak 7, 8, 9, 10, 18, 22, 23, 29 eta 30. Erreserbak egin ahal dira, Internet bidez edota telefonoz deituta (639 76 67 20). Telefonoz deitzeko ordutegia ondokoa da: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
Abenduaren 7an, 8an, 22an eta 23an 20:30ean egongo da saioa. Eta abenduaren 9an, 10ean, 29an eta 30ean, 22:00etan. Abenduaren 18an, ostera, 19:00etan izango da.