Astelehenera arte eman daiteke izena pil-pil erako bakailao txapelketarako
Urtero legez, Santa Katalina jaien baitan, azaroaren 26an egingo dute Mundakan bakailao txapelketa. Aurtengoa txapelketaren 32. aldia izango da olaia zabalondoUrtero bezala, Santa Katalina jaien barruan egingo dute Mundakako pil-pil erako bakailao txap...
Urtero legez, Santa Katalina jaien baitan, azaroaren 26an egingo dute Mundakan bakailao txapelketa. Aurtengoa txapelketaren 32. aldia izango da olaia zabalondo
Urtero bezala, Santa Katalina jaien barruan egingo dute Mundakako pil-pil erako bakailao txapelketa; aurtengoa 32. aldia izango da. Azaroaren 26an, zapatuan, izango da txapelketa; hala ere, parte hartu gura duten horiek astelehena izango dute izena emateko azken eguna.Turismo Bulegoan eman daiteke izena, edo udala.mundaka@bizkaia.org helbide elektronikora mezu bat bidalita ere egin daiteke. Sukaldarien izen-abizenak, kazolaren izena eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztu beharko dira mezuan.
Herriko txokoek, taldeek edota norbanakoek soilik parte hartu ahal izango dute, eta kazola bakoitzeko sukaldari bi egon ahal dira.
Hiru osagai
Parte hartzaileek hiru osagai bakarrik erabiliko dituzte: berakatza, bakailaoa eta oliba olioa. Modu berean, gas-sua eta lapikoa ere etxetik eraman behar dira. Epaimahaiko kideek puntua, zaporea eta aurkezpena izango dituzte kontuan.
10:00etan hasiko dira bakailaoa prestatzen, eta 13:00etarako kazolak aurkeztu beharko dituzte udaletxeko arkupeetan.
Epaimahaiak kazola guztiak dastatu ondoren, sari banaketa ekitaldia egingo dute.