Azaroaren 22an Sortuk
Zohardia ponentzia aurkeztuko die herritarrei. Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan batuko dira, 19:30ean, eta
zuzendaritzen aurkezpena ere egingo dute.
Urtza Alkorta ondarrutarra izango da hizlaria.
Aurkezpenaren aurretik,
azaroaren 19an, Sorturen
nazio eztabaida streaming bidez ikusteko aukera emango diete herritarrei, Harizpe txokoan, 10:30etik aurrera. Era berean, akreditazioak betetzeko aukera ere izango dute herritarrek egun horretan.
Azaroaren 26an, bestalde,
herri asanblea egingo du Sortuk. Egun horretan ere Harizpen batuko dira, 10:00etatik aurrera. Ostean,
zuzendaritza nazioanala eta herrialdekoa bozkatzeko aukera izango dute parte hartzen dutenek. Gogorarazi dutenez, horretarako
ezinbestekoa da
akreditatuta egotea.
Azaroaren 5ean emandako prentsaurrekoan jakinarazi zuen Gernika-Lumoko Sortuk alderdiaren antolamendu berria osatzeko prozedura hasia dutela.